Español   Euskera   

TRATAMENDU PSIKOTERAPEUTIKOA GALDAKAON

Zerbitzuak

Kontsulta egin iezaiozu Azucena Larrea Psikologoari diagnostiko eta heldu, gazte, nerabe eta umeen tratamendu psikoterapeutikoaren inguruan.

Helduak:

Erlazio zailtasunak (guraso/seme-alaba, senar-emazte, anai-arreba edo lagunen artekoak), arlo laboral eta akademikoko arazoak.

Era berean, honako kasuez ere arduratzen da: afektibitateko aldaketak, depresio, estutasun edo antsietate, angustia (agorafobiarik gabe edo agorafobiarekin), fobia espezifikoa, fobia soziala, estutasun edo antsietate orokorra, gaixotasun medikoak, depresio postraumatiko edo substantziek induzitutako antsietatea...

Pentsamenduan, pertzepzioan, loguran, elikadura-jokaeran aldaketak, hala nola, nortasunaren aldaketa obsesibo-konpultsiboa.

Ume eta nerabeak:

Haurraren eta nerabearen zailtasunak eskola/familia/gizartean.

Haurtzaro hasieran, haurtzaroan edo nerabezaroan aldaketak; arretaren eta portaera hiperaktiboaren defizita, elikadura-jokaeran aldaketak, enuresia eta garapeneko arazo orokorrak, komunikazio eta ikasteko zailtasunak...

 Informazio gehiago nahi baduzu, 628788332 telefonora dei dezakezu.

Doako itzulpena: euskaragara.net
Psicóloga Azucena Larrea familia paseando unidos por el bosque

Ume bati TDAH (Trastorno por déficit de atención y/o con hiperactividad) diagnostikatzen diotenean

José Félix-ek -Crónicas egunkariko zuzendariak- egindako elkarrizketa.

Azucena Larrea Urrutia Psikologia Klinikoan Espezializatutako Psikologoa da. Bere praktika profesionala 1990ean hasi zuen eta bere ibilbidean zehar Osakidetza-ko Osasun Mentaleko Zentroetan eta bere kontsulta pribatuan, TDAH diagnostikatutako nerabeak eta umeak tratatu ditu. Elkarrizketa honen bitartez, transtorno honetara hurbiltzen gaitu, pazienteen eskola-errendimenduan eragiten dituen zailtasunetan zentratuz.
Zer da TDAH-a?
DSM-IVaren arabera (Buruko-transtornoei buruzko diagnosi eta estatistika Eskuliburua), TDAH-a hiperaktibitateak eragindako arretaren defizitaren transtornoa da. Funtsezko ezaugarria hau da: arreta falta eta hiperaktibitate-inpultsibitate patroi iraunkorra. Bere diagnostikorako beharrezkoa da, aipaturiko Eskuliburuan agertzen diren irizpideak (kriterioak) betetzea. 


Zure kontsultara doazenean, nola daude ume eta nerabe hauek?
​Umeak eta gurasoak, test eta proba diagnostiko ugari eduki ondoren eta medikatu ondoren, iristen dira. Sufrimendua adierazten dute, itxaropenik gabe, babesgabetasunez (indefentsioaz) eta konfiantza gabe sentitzen dira. Irtenbiderik ez dute aurkitu haien arazoentzat.

Azken hamarkadara arte ez zituzten gazte hauek inoiz medikatu, baina orain praktikaohikoa da. Zer uste du honetaz?
Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailak argitaratutako txosten batean, hurrengoaz ohartarazi zuen (2012/05/03): “TDAH-a gehiegi diagnostikatzen da, diagnostiko eta tratamendurako irizpide adostasunik ez dago, eta zalantzazko eraginkortasuna duten  medikamentuen gehiegizko preskripzioa dago”, gainera, “medikamentu hauek, beren zeharkako efektuengatik, garapena kaltetu dezakete”. Haurraren eta bere gurasoen subjektibotasunetik egindako lanari lehentasuna eman beharko genioke. Ez, ordea, test edo metodoak eta medikazioa modu indiskriminatuan erabili.
Zertan datza zure lana?
Eskola-porrotaren jatorrian sakontzea, pazientearen gogoeta-ahalmena baliogabetu gabe. Pazientearen hitzetatik gertatzen zaiona lantzean eta bere sufrimendua ulertu eta konpontzeko, bere ahalmenak garatu ditzala.

Lehen saioetan, umeei eta gurasoei zerk arduratzen dituen galdetzean, azaleratzen da, eskola-errendimendu baxua, gaztearen sufrimenduaren islada (erreflejua) dela: mina hurbileko baten heriotzagatik, senide edo lagun baten gaixotasunagatik, bere klaseko-lagunekin integratzeko zailtasunak, zer ikasi nahi duten jakiteko pentsatu beharra, anaien arteko lehia... Bere etapa ebolutiboaren aldaketekin lotutako zailtasunak ere azaleratzen dira.
 
Zailtasun hauei ez badiegu aurre egiten, ezin diegu konponbide iraunkorra eraikitzen lagundu. Osasuneko gainerako profesionalekin kolaboratzen dut (psikiatrak, mediku espezialistak, pediatrak...), ikastetxeetakoekin (irakasle, psikologo orientatzaile, pedagogo, hezitzaile sozial, haurren hezitzaile, logopeda, ikasketaburu...) eta gurasoekin.

Fibromialgia

Gero eta gehiago entzuten dugu fibromialgiaren inguruan. Noiz onartu dute gaixotasun bezala?
1992an, MOE-Munduko Osasun Erakundeak (OMS-Organización Mundial de la Salud) fibromialgiaaitortu zuen du gaixotasuna bezala.  eta Gaixotasunetako Nazioarteko M79.7 kodeaz sailkatu zuten. Berrikusketetan CIE-10ek erreumatismoen barruan sailkatzen du.
 

Zerk bereizten du fibromialgia?
Fibromialgia jatorri ezezaguneko min muskular kronikoa da. Nekearen eta beste sintomekin agertzen da. Min kroniko honek  ez die tratamendu analgesikoei erantzuten eta bere kausalitatea ez dago argi eta garbi zehaztua.
Pertsona askok pentsatzen du, Fibromialgiarako terapia bakarra botikez dela. Zer uste duzu honetaz?
Pentsatzen dut fibromialgia tratatu ahal izateko beharrezkoa dela zientzia medikoaren eta psikologiaren arteko akordioa. Askotan, familia medikuak edo mediku espezialistak min hau jasaten duten pazienteei iradokitzen die tratamendu psikologikoa jaso dezaten.

Osakidetzako Osasun mentaleko zentroetan eta Kontsulta pribatuan, psikologia klinikoko etamedikuntzako profesionalekin esperientzia partekatu ahal izaten dut.

 2014ko abendutik 2015eko azarora arte eta 2016ko maiatzetik gaur egun arte, DCA (Daño Cerebral adquirido) jasaten duten pazieentei eta Gorliz Ospitaleko Paliatiboetako pazienteei eta senideei arreta ematen diet. Baditut ospitaletako minaren unitateetan lan egiten duten lankide psikologo klinikoak.
Zertan datza zure lana?
Fibromialgiko mina gorputzean gertatzen da, baina aldi berean gatazka psikiko ez ageriko bati lotuta egon daiteke. Badira “fibromialgia dut” horretan gelditzen ez direnak, minari buruz, bere funtsezko sintomari buruz, gehiago jakin nahi dute. Saioetan “minaz” hitz egin dezakete bere subjektibotasunetik, bere berezitasunetik. 
Bere mina justifikatzen duen kausarik aurkitzen ez dutenean,  pazienteari galdetuta, minak harrapatuta geratu baino lehen pasatu zituen egoera batzuk adierazten ditu: gorputzaren mina, egoera traumatikoak, larritasuna, tristura eta beste sintoma batzuk.
Nire pazientetako batzuek hauxe esan didate: 
euren gorputzak, minaren bidez, transmititu zuen, konturatu ez ziren hori eta hitzen bidez ezin zutena transmititu.

Behin tratamendu psikologikoa hasita, pazienteak bere minaren arrazoiak azaltzen ditu.

Tratamendu honen helburua sinbolizazio prozesua erraztea da.

Profesional, kide, lagunei... nire esker ona adierazi nahi diet. Bere testuetan, liburuetan, konferentzietan, jardunaldietan, elkarrizketa klinikoetan, ikerketetan...  “mina” sufritzen duten pertsonekin egiten duten lana aberasten dute. Era berean, nire esker ona helarazi nahi diet, egunero, bere “minarekin” hainbeste erakusten didatenei.

Doako itzulpena: euskaragara.net

Azucena Larrea Urrutia
Psikologia Klinikoan Psikologo Espezialista
R.P.S.:91/16 – B1-01148 kolegiatua.
 →Zamakoa kalea, 23 A. 5 departam.
 Telefonoa: 628 788 332.